Antzinako Egipto Nilo ibaiaren ibarrean k.a. IV. milurtean sortu zen zibilizazioa dugu. Mazedoniar erregeen (k.a. IV. mendea) eta Erromako Inperioaren (k.a. I. mendea) konkistarekin eta kristautasunarekin pixkanaka pixkanaka desagertuz joan zena.

Gobernua eta Politika.
Antzinako Egipton boterea era teokratiko batean antolatzen zen. Faraoia jainko eta agintari goren zen aldi berean. Ondoren erregearen ingurukoak eta arkitekto onenak zeuden, gero artisauak eta nekazariak eta azkenik esklaboak. Egipto oso gizarte esklabista zen.

Erlijioa.
Egiptoarrek mitologia oso aberatsa zuten. Amon zen jainko gorena. Beste hainbat jainko ere bazituzten, Toth, Osiris, Isis, Horus etab... Oraindik zutik dira egiptoar jainkoei eskainitako tenpluak. Handiena Karnakeko Amonen Tenplua da, Luxor hirian dagoena.
Artea.
Egiptoarrek tenplu, piramide, obelisko, hilotz oso ederrak utzi dituzte. Hala ere, kolonialismoaren ondorioz, hainbat obra Europa eta Amerikako museoetan daude gaur egun.
Oso garatua zegoen era zientifikoan eta herritar guztiei eskainia zegoen ezberdintasunik gabe. Garaiko mediku onenak ziren eta arazorik gabe nahasten zituzten, medikuntza zientifikoa eta espirituala. Gainera mota askotako medikuak zeuden.
Oso garatua zegoen era zientifikoan eta herritar guztiei eskainia zegoen ezberdintasunik gabe. Garaiko mediku onenak ziren eta arazorik gabe nahasten zituzten, medikuntza zientifikoa eta espirituala. Gainera mota askotako medikuak zeuden.

1 comentario:
CAN YOU ENTER IN MY BLOG IN ORDER TO TAKE THE FLAG OF YOUR COUHTRY AND IT IS WRITTEN IN MY MAP OF VISITORS;
THANK YOU
lefobserver.blogspot.com
Publicar un comentario